Gizarte Zerbitzuen Batzordea

Lehen (Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuen eta Prestazioen Zorroari buruzko Dekretuaren jarraipena egiteko Lan Batzordea)

Zer da?

Gizarte-hezitzaileek eta unibertsitateko irakasleek elkarrekin lan egiteko gune bat, kolektibo profesionala eta akademikoa Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen eta Prestazioen Zorroan sozializatzeko eta gizarte-hezitzaileek zer eremutan parte hartu behar duten zehazteko, garatzeko eta praktikan jartzeko.

Nork osatzen du?

Batzordea GHEE-CEESPV elkargokideek eta HEFA Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleek osatzen dute.

Zer ekarpen egiten dio gure lanbideari?

Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuen eta Prestazioen Zorroaren dekretuko zerbitzuei buruzko azterketa- eta hausnarketa-lanean zentratzen da, bai eta dekretu horren edukiak elkargokideei, unibertsitate-komunitateari (dekanotza, irakasleak eta ikasleak) eta administrazioari sozializatzean ere, ekarpen teknikoko hainbat ekintza edo produkzioren bidez: dokumentazioa, artikuluak, galdetegia, bideoak, informazio-oharrak.

Gizarte-hezkuntzako profesionalen funtzioak eta zerbitzuen edukiak eta xedeak edo irismena definitzen laguntzen du, bai eta hainbat erakunderen arteko lan- eta lankidetza-espazioak sortzen ere.

Harremanetan jartzeko

GHEE-CEESPV- Luzarraga kalea, 14-16, 4.a, 2. saila. 48014 Bilbao
Tel.: 94 416 03 97
Emaila: ceespv@ceespv.org

Informazio gehiago erantsi dugu orain arte egindako ekintza eta jarduera guztiak biltzen dituen dokumentuan.

DOKUMENTUAK

Gizarte Zerbitzuen Batzordearekin lotutako artikuluak

1.3 zerbitzuari buruzko lantaldearen oharra (Gizarte Zerbitzuen Batzordearena)

Joan den astelehenean 1.3 zerbitzuari buruzko (tokian-tokiko esku-hartzea) lan-taldearen (Gizarte Zerbitzuen Batzordekoa) bederatzigarren topaketa egin genuen Bilbon, Rekalden (Gazteleku Elkartearen Aluzeta lokala). Urtarrilean zerbitzu (1.3) honetan lan egiten duzuen gizarte hezitzaileak dokumento eta galdetegi bat gure berri jasoko dezue, gure hausnarketatik iristen ari garen ondorioekin. El pasado lunes, día 18, celebramos el noveno encuentro del…

1.3 Zerbitzuari (Esku-hartze Sozioedukatiboa eta Psikosoziala) buruzko Lantaldearen (Zorroaren Batzordearena)

Joan den astelehenean, urriaren 26an, 1.3 Zerbitzuari (Esku-hartze Sozioedukatiboa eta Psikosoziala) buruzko Lantaldearen (Zorroaren Batzordearena) bigarren bilkura egin zen, honen inguruan hausnartzeko eta garapenean hobekuntzak egiten laguntzeko. Estitxu Arnaiz, Iñaki Caballero, Jesús Otaño, Gorka Tagle eta Aran Zabaleta lantaldean parte hartzen dute. Asmoa da ikasturte honetan beste bi profesional-talde martxan jartzea 2.4.4 (Adingabeentzako egoitza-zentroak) eta…

Zorroari buruzko Dekretuaren Jarraipen Batzordearen jardueren eta ekintzen txostena

Elkargoko “Gizarte zerbitzuen inguruko dekretuaren jarraipenerako batzordeak” burutu degun lanketaren txostena aurkezten duen bideoa hemen duzue, pasa den maiatzen elkargokideei jada helarazi zena.. Gure batzordearen helburu nagusia gizarte-hezitzaileak Gizarte Zerbitzuen 12/08 Legetik eratorritako 185/15 Zorroaren Dekretuaren gizarte- eta hezkuntza-arloko zerbitzuetan eta prestazioetan duen eginkizuna agerian uztea da. Beraz gonbidatzen zaituztegu tartetxoa hartzea bideoa ikusteko eta…