PROFESIONALIZAZIORAKO DOKUMENTUAK

Kode Dentologikoa, Gizarte hezkuntza lanbidearen definizioa, Gizarte hezitzaileen eta beren lanbidearen araberako Funtzio eta Gaitasunen Katalogoa, horra Gizarte Hezitzailearen irudiaren kultura eta nortasuna zertan diren zehazteko oinarria eskaintzen diguten funtsezko hiru dokumentuak.

Ugari idatzi da aipaturiko dokumentu horiei guztiei buruz, baina bat etorri dira gizarte hezkuntzan ari diren profesionalak eta ordezkari diren erakundeak berezko dokumentuak sortu beharra azpimarratzerakoan. Foru askotan ohartarazi digute gizarte hezitzaileek oinarrizko testurik ez dagoela eta biziki garrantzitsua dela beren lan-erakundeek horrelakoak prestatzea, adostea eta berrestea.

Estatuko Gizarte hezkuntzako Erakundeen Elkarteak (EGHEE – ASEDES) 2000. urtearen hasieratik egin zuen bere eskari hau eta, estatu mailako erakundea izanik (Estatu osoan ari diren elkarte eta kolegio profesional guztien elkartea da) eta ondoko batzarretan onarturiko lan-plangintzei aginduak beterik, hiru dokumentu hauen prestaera kolektiboa ziurtatuko zuen jardunbideari ekin zion.

Egun, Elkartea hasi zenetik zazpigarren urtea bete delarik, batera aurkeztuko ditugu igaro den aldi honetan osatu ditugun hiru dokumentuak. Lan konplexu baten emaitza dira inolaz ere, bestelakoak izan dira egiteko horretan igaro diren etapak eta prozesuak, eta aberatsagoak eta osoagoak dira beraz.

Batera aurkeztuko ditugu dokumentuak, une eta gune ezin egokiagoan gainera, «Profesionalizazioa: lanbide baten ibilbideak eta erretratuak» goiburutzat hartu duen Estatuko Gizarte Hezitzaileen 5. Batzarrean hain zuzen ere.

Gida eta erreferentzia-testutzat jotzen dugu aurkeztuko ditugun dokumentuetako bakoitza, baina etorkizunean ere berrikusi ahal izango diren dokumentu biziak dira nolanahi ere. Lanbidearen betekizun eta ekarri berrietara egokitu behar dira dokumentu hauek, haien azterketak eta erabilerak, haien gaineko gogoetak, lanaren arian eskatuko duten haritik.

Hona bada EGHEE – ASEDES Elkarteak Kolegioen Kontseilu Gorenari egiten dion legatua. Kolegioen titularitatea jaso du erakunde horrek, bai eta, harekin batean, gure lanbideak eta gure elkarte-partaidetzak hedakunde, eztabaida eta berrikuste kritikorako berezko duten joerari segida emateko erantzukizuna ere.

Biziki eskertu nahi dugu lerro hauetatik lorpen honen alde guztiok eginiko ahalegina, gogoan zauzkategu prozesu honen aitzindari izan zareten pertsonak eta erakundeak. Era berean, bihoa gure aipamen berezia prozesu honetan hainbat erakundetatik parte hartu duten adituei, norberaren protagonismoa bazter utzi eta guztion arteko eraikuntzaren alde saiatu diren aldetik.

Gure lanaren aldeko grina sano batek, gure lan gizartean ezinbestekoa dela jakiteak, ekarri duen ahalegin handi zabalari esker gara egun gure lanbidea egituratzeko ezinbesteko ditugun oinarrizko hiru dokumentu hauen jabe.

Toledo. 2007ko iraila.
Sin. Flor Hoyos Alarte
EGHEE – ASEDES Elkarteko Lehendakaria

PROFESIONALIZAZIORAKO DOKUMENTUAK deskargatu