ESPEDIENTEEN LEKUALDAKETAK

Gurera beste Elkargo batetik etorri nahi baduzu, edo GHEE-CEESPVtik Gizarte Hezitzaileen beste Elkargo batera joan nahi baduzu.

BESTE ELKARGO BATETIK GHEE-CEESPVRA

Gizarte Hezitzaileen beste elkargo profesional batetik GHEE-CEESPVra espedientea lekualdatzeko, elkargokide zaren elkargo profesionalera jo behar duzu, eta urrats hauek eman:

    1. Jatorrizko elkargoak eskatutako dokumentazioa betetzea eta dagokion tasa ordaintzea.
    2. Jatorrizko elkargoak GHEE-CEESPVri bidaliko dio zure espedientea.
    3. Gure Elkargoak zure elkargo-espedientea jasotzen duenean, zurekin harremanetan jarriko gara dokumentazioa eta argibideak emateko, gure Elkargoan alta egin dezazun.
    4. GHEE-CEESPV erakundeak altako dokumentazioa jasotzen duenean, administrazio-izapidea egingo zaio, eta posta elektronikoz berretsiko zaizu, zure elkargokide-zenbakiarekin batera.
    5. Azkenik, postaz bidaliko dizugu:
      • Alta Elkargoan
      • Elkargokide-txartela

Elkargoan sartuta, elkargoaren bizitzan sartuko zara, eta elkargokide gisa dituzun eskubideak baliatuko dituzu.

GHEETIK BESTE ELKARGO BATERA

GHEE-CEESPVko kide bazara eta zure espedientea beste elkargo batera eraman nahi baduzu, GHEE-CEESPVra honako agiri hauek bidali beharko dituzu:

  1. Lekualdaketa eskatzeko inprimakia. Inprimakia deskargatu
  2. Ezarritako espediente-lekualdatzearen kuota (20 €) honako banku-kontu honetara sartu izanaren banku-gordekina:
    • Lanekoa K. ES88 3035 0083 20 0830093030 edo
    • BANCO SABADELL ES42 0081 7511 81 0001099212

Gure Elkargoak destinoko elkargora bidaliko du zure espedientea.