ASEGURUAK

Defentsa juridikoko asegurua, jarduera profesionalaren ondorioz salaketa sor dezaketen erabiltzaileekiko gatazka-egoeretan estalitako lege-laguntza. Laguntza izango du, halaber, erabiltzaileek profesionalari eragindako kalteetarako. Ez du kostu erantsirik elkargoaren kuotan.

Erantzukizun Zibil Profesionaleko Asegurua oso prezio merkean, aseguratuaren erantzukizunei aplikatzen zaiena, pertsonalki eta subsidiarioki, kalte materialengatik, pertsonalengatik eta horien ondoriozko kalteengatik, bere kabuz edo bere ardurapeko pertsonek beren jarduera profesionalean eragindakoengatik, indarrean dagoen polizan agertzen diren elkargokideek erantzukizun zibila izan dezaketen kalte-ordainen ordainketa bermatuz. Era berean, konpainia espezializatu baten bitartez.

GHEE-CEESPVk oinarrizko aseguruak eskaintzen dizkie elkargokide guztiei beren jarduera profesionalaren babeserako. Eskainitako edozein aseguru erabili behar izanez gero, elkargokideak elkargoarekin jarri behar du harremanetan, eta bertan emango zaio jarraitu beharreko prozeduraren berri.

Defentsa juridikoko asegurua: elkargokideek oinarrizko lege-laguntza dute, beren jarduera profesionalaren edo jardun profesionalaren ondorioz sortzen den edozein egoeratan.

Helburua da segurtasun juridikoko zerbitzu bat eskaintzea, estaldura honekin:

  • Defentsa penala lanbide-jardueran aritzean.
  • Abokatuaren laguntza atxiloketa kasuan.
  • Kalteen erreklamazioa kudeatzea.
  • Fidantza judizialen ordainketa.

ERANTSITAKO DOKUMENTUA: DEFENTSA JURIDIKOKO ASEGURUAREN GUTUNA

Erantzukizun Zibil Profesionaleko Asegurua: aseguratuaren erantzukizunei aplikatzen zaie, pertsonalki eta subsidiarioki, kalte materialengatik, pertsonalengatik eta horien ondoriozko kalteengatik, bere kabuz edo bere ardurapeko pertsonek eragindakoak, GIZARTE HEZKUNTZAILE gisa diharduela, indarrean dagoen polizan agertzen diren elkargokideek erantzukizun zibila izan dezaketen kalte-ordainen ordainketa bermatuz.

ERANTSITAKO DOKUMENTUA: ELKARGOKIDEEN EZA GUTUNA