PARTE HARTU.., SAKATU.. ETA IRABAZI

ZURE PARTAIDETZA OSO GARRANTZITSUA DA ELKARGOARENTZAT

Elkargoa elkargune profesional bat da, elkargokide guztien artean eraikitzen duguna. Horregatik, GHEE-CEESPVen daukagun baliotsuena zuek zarete. Elkargokideen parte-hartzea Elkargoaren motorra eta funtsa dela uste dugu, eta horrek lanbidea eraikitzen, ikusarazten eta duintzen jarraitzeko aukera ematen digu.

Orain pertsona berrietan pentsatu behar dugu, begirada berriekin, Elkargoaren lidergoa hartuko dutenak, gure lanbidearen erronkei helduko dietenak, gure figura Hezkuntzan, Gizarte Zerbitzuetan erreferente bihurtzeko lan egingo dutenak. Horregatik guztiagatik, GHEE-CEESPVren Gobernu Batzordean parte hartzeko hautagaitzak sortzera gonbidatu nahi zaituztegu.

“… baina egoitzetatik urrun bizi naiz eta ez datorkit ondo...”

Ez kezkatu! Online komunikatzeko modu berriei esker, errazago eta errazago komunikatzen gara; beraz, ez da beharrezkoa egoitzatik edo hiriburuetatik gertu bizitzea. Komunikazio-eredu berri horri esker, gobernu-taldeak ditugu hiru lurraldeetako pertsonekin, eta, beraz, hainbat ikuspegirekin.

“…, baina, ez naiz gai Elkargoaren Gobernu Batzordean parte hartzeko...”

Uste baduzu ez duzula ezagutzarik, trebetasunik, ibilbide profesional nahikorik, ez da egia! Elkargokide guztiek dute Gobernu Batzordeko kide izateko gaitasuna. Ikasteko gogoa, inplikazioa eta motibazioa baino ez dira beharko taldean lan egiteko. Gainera, Batzordearen barruan zure bidea eta aurrerapena babestuko eta erraztuko duten pertsonak aurkitu ahal izango dituzu.

“…Ia konbentzitu nauzue zer egin behar dudan?”

Interesatuta bazaude, jarri harremanetan Idazkaritza Teknikoko Taldearekin
( secretaria@ceespv.org / Telf.: 94 416 03 97 )

Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu eta topaketa pertsonalak antolatzen saiatuko gara zalantzak argitzeko.

Edo zure datuak formulario honetan utzi.

    Ematen diren datu pertsonalei buruzko informazioa. Arduraduna: Gizarte HEZITZAILEEN EUSKADIKO ELKARGOA-COLEGIO DE EDUCADORAS Y EDUCADORES SOCIALES DEL PAIS VASCO. Helburua: erabiltzaileak eskatzen duen informazioa webgunearen bidez bidaltzea. Hartzaileak: zure datuak GIZARTE HEZITZAILEEN EUSKADIKO ELKARGOA- COLEGIO DE EDUCADORAS Y EDUCADORES SOCIALES DEL PAIS VASCO fitxategietan eta kontaktu-agendan gordeko dira, EBko ceespv.org hosting-hornitzailearen (OVH) zerbitzarietan dauden haientzako zuhurtzia eta segurtasun handienarekin. Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu. Horretarako, eskatu helbide honetara: ceespv@ceespv.org. Informazio gehigarria: datuen Babesari buruzko informazio gehigarria kontsulta dezakezu gure Pribatutasun Politikan.