Noiz: Azaroaren 21ean 12:00etatik 14:00etara
Tokia: Gambara aretoa, La Bolsa eraikina, Pilota kalea 10, Bilbo
Antolatzen dute:
- Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia
- Osasun Mentaleko Profesionalen Elkartea (OME-AEN)
Deskribapena:
Jardunaldi honen helburua da elkargune bat eskaintzea esku-hartze sozialeko profesional eta eragileentzat, esperientziak partekatzeko, galderei buruz hausnartzeko eta eguneroko praktikan zailtasunak aztertzeko, benetako kasuen azterketatik abiatuta. José Ramón Ubieto psikologo kliniko eta psikoanalistak esku-hartze sozialeko sareko profesionalek aurkeztutako hiru kasu espezifiko aztertu eta komentatuko ditu, osasun mentalaren eta gizarte-bazterkeriaren arteko elkargunean kokatzen direnak.
Parte hartzaileak:
- José Ramón Ubieto: Psikologo klinikoa eta psikoanalista
- Rubén de Pedro: Tratamendu Asertibo Komunitarioko Taldeko psikiatra (Osakidetza)
- Alba Pérez Uceda: Terapeuta okupazionala RAÍZn – Gizarte-laguntza komunitarioko taldea
- Naiara López: Hegan proiektuaren gaueko zerbitzuko gizarte-hezitzailea (ADSIS Fundazioa)
Metodologia: Jardunaldiak oinarri metodologiko eta epistemiko batzuk ditu:
- Kasuaren zentraltasuna: Printzipio etiko ukaezina.
- Elkarrizketa: Diziplinen arteko trukea, elkarrizketa eta eztabaida sustatzea.
- Idazketa: Kasuei buruzko hausnarketa eta eztabaida, praktikaren transmisioa ahalbidetuz.
- Diziplinartekotasuna: hainbat diziplinatako profesionalen konbergentzia (soziala, klinikoa, hezkuntzakoa).
- Jakintza kolektiboa: Ezagutza prozesu kolektibo gisa eraikitzea, pertsona bakoitzarekiko loturatik azaleratzen dena (kasuaren jakintza).
Izen emateak:
izena emateko formularioa
Informazio gehiago: