GHEE-CEESPVko Etika eta Deontologia Batzordea

GHEE-CEESPVren Deontologia Batzordea 2007ko urtarrilean jarri zen abian, gizarte-hezitzaileei beren lanbidea garatzen laguntzeko, lanbidearen onarpen soziala eta profesionala sustatuz, jarduera profesionala herritarren interesetara egokitzen dela zainduz, profesionalen esku-hartzeetan kalitate-sistemak eta jardunbide egokiak bultzatuz. Azken batean, etika profesionala eta herritarren eskubide guztien errespetua zainduko dira, Gizarte Hezkuntzaren Kodearen babezaz.

Arestian adierazitakoa garatzeko, batzordea aldian-aldian biltzen da, elkargokideek egin nahi dituzten kontsultei erantzuteko. Gainera, horientzako prestakuntza-ekintzak egiten ditu, eta lanbide- eta unibertsitate-esparruekin lankidetzan aritzen da Gizarte Hezkuntzako Kode Deontologikoa zabaltzeko. Deontologia Batzordea irekita dago iradokizunak egiteko eta pertsonekin lan egiten duten profesionalen ekintzan eduki etiko eta deontologikoengatik kezkatuta dauden beste pertsona eta erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko.

DOKUMENTUAK

Deontologia Batzordearekin lotutako artikuluak

Ikuspegi feministen jardunaldiaren laburpena eta hausnarketak gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzean

Dokumentu honen helburu nagusia da Perspektiba feministak gizarte- eta hezkuntza-praxian jardunaldian jorratutakoa laburbiltzea, eta ikuspegi feministek gure lanbide-jardunarekin duten loturari eta horiek etikarekin eta Kode Deontologikoarekin duten harremanari buruzko gogoetak egitea proposatutako hiru ardatz nagusietan: Feminismoa eta Etika, Unibertsitate eta Politika Prestakuntza eta Elkargo Profesionalak.

Sesión de la Comisión de Ética y Deontología del País Vasco del 21 de abril de 2021

¿Cómo es posible que esta sociedad en su conjunto y los colectivos profesionales en particular toleren la promoción del odio hacia los menores no acompañados? Esta forma de hacer política no favorece la convivencia ciudadana y nos priva de la razón, frente a la mentira y a la manipulación de las emociones, a través de gestos como el cartel que un partido político de ultraderecha, ha colocado en Madrid para conseguir el voto de las personas que les siguen…, en las próximas elecciones al Parlamento de la Comunidad de Madrid.