Zer da?
Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoak Euskal Erkidegoan Gizarte Hezkuntza gradua ematen duten unibertsitate guztiekin – Euskal Herriko Unibertsitatea eta Deustoko Unibertsitatea (bai Donostian, bai Bilbon)- batera bultzatu duen batzordea da.
Batzorde honetan, elkargoko hiru gizarte-hezitzailek hartzen dute parte, baita Euskal Herriko Unibertsitatearen aldetik, Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko gizarte-hezkuntzako graduko zuzendariak eta lau irakaslek eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko graduko zuzendariak eta irakasle batek; eta, azkenik, Deustuko Unibertsitatearen aldetik, Donostiako eta Bilboko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko gizarte-hezkuntzako graduko zuzendariak, koordinatzaileak eta hiru irakaslek.
HELBURUA Batzordearen helburua lan-eremu tekniko bat sortzea da, gizarte eta hezkuntza esku-hartzeko profesionalek eta unibertsitateko irakasleek osatua, lanbidea garatzeko ekarpen zientifikoa ahalbidetzeko.