Azken hilabete hauetan Gizarteratze- premiei erantzuteko eguneko zentro edo zerbitzuaren inguruan hausnartzeko lantealdeak 4 eta 5 saioak eduki ditugu. Azkeneko saioetan zerbitzuaren atal desberdinen inguruan identifikatu genituen kezken edo zailtasunen aurrean hobekuntzen proposamenak landu ditugu. Orokorrean ondorengo gaiak landu ditugu: baztekeriaren kontzeptua eta irizpideak, erabitlzaleen beharrak, diagnostiko eta orientazio prozesuak, zuzeneko arretan profesioaren gako nagusien ingurukoak (hezkuntza harremana, prozesuak eta intentzionalitatea), esku ahrtze markoak (taldekoa, banakakoa eta ingurune irekikoa), arlo komunitarioa eta barne eta kanpo koordinazioa. Hurrengo pausoak ere definitu ditugu eta asmoa sortutako haunsarketak eta hobekuntzak dokumentu batean biltzea izango da eta zerbitzu honetan lanean dauden beste profesional eta elkargokideekin partekatzea, hauek baiezatatu edo moldatzeko asmoarekin! Beraz uda ondoren gure berri izango duzue! Prozesu oso emangarria izatean ari da eta espero degu emaitzak laster zuekin partekatzea!
Compartir: