HITZARMENAK ETA AKORDIOAK

Elkargoaren hitzarmenen helburua ahaleginak batzea eta jarduteko arau zabalak ezartzea da, aurrez ezarritako esparru baten barruan, informazio- eta prestakuntza-jarduerak garatzeko harremanak eta lankidetzak bideratu eta areagotzeko, Elkargoak eta hitzarmenak sinatzen diren erakundeek interesa duten arloetan.

GHEE-CEESPVk honako konpromiso hauek hartzen ditu akordio horietan:

  • Entitateekin publizitatea egitea, webgunean informazioa emanez
  • Elkargokideei prestakuntza-ekintzak ezagutaraztea, mailing bidez. Ekintza horiek antolatzeko, erakunde bakoitzarekin adostutako ikastaroei buruzko email bat bidaliko zaie hilero, eta esteka bat jarriko da haien ezaugarriak iragartzeko web-orrira.

Erakunde bakoitzak hitzematen dituen akordioak esteka hauetan ikus daitezke:

PERE TARRÉS FUNDAZIOA

Deskontua graduondoko prestakuntzan (unibertsitate-masterretan, master propioetan, unibertsitate-espezializazioko diplometan, unibertsitate-adituetan, zentroko ziurtagirietan eta unibertsitate-hedapeneko ikastaroetan). Deskontu horiek ezin izango dira beste deskontu batzuekin metatu. Unibertsitate masterren kasuan, deskontutik kanpo geratzen dira beste erakunde batzuekin batera emandakoak.

Pere Tarrés Fundazioaren opor-udalekuen zerbitzuak honako hauek errazteko konpromisoa hartzen du:

  • Elkargokideen seme-alabak inskribatzea Pere Tarrés Fundazioak zuzenean antolatzen dituen udalekuetako jardueretan, publikoarentzako salmenta-prezioaren % 5eko deskontuarekin. Abantaila hori lortzeko, elkargokide gisa identifikatu beharko dira, dagokion txartelaren edo Elkargoarekin adostutako sistemaren bidez.

Pere Tarrés Fundazioaren Prestakuntza, Aholkularitza eta Ikasketen Atalak honako hauek errazteko konpromisoa hartzen du:

  • Elkargokideei % 10eko deskontua egitea Prestakuntza, aholkularitza eta ikasketak atalak formatu irekian eskaintzen duen programazioaren matrikulan, bai aurrez aurreko modalitatean, bai e-learning modalitatean. Deskontu hori beste deskontu batzuei gehitu ahal izango zaie.
  • Indarrean dagoen tarifaren gaineko % 10eko deskontua elkargokideei, baldin eta Elkargoak prestakuntza presentzialeko jarduerak egiten baditu Prestakuntza, Aholkularitza eta Ikasketen Atala diseinatuta eta emanda.

AOSLA-Gizalan

AOSLA-Gizalanek eman eta EGIAZTATUTAKO prestakuntza-ekintzak egin nahi dituzten elkargokideei (AOSLA-Gizalanen laguntzaile ziren beste erakunde batzuek ziurtatutakoak ez daude sartuta), ohiko edizioetan % 9ko deskontua eskaintzea salmenta-balioaren gainean, eta deskontu hori AOSLA-Gizalanen inskribatutako pertsonei metatu ahal izango zaie, GHEE-CEESPVen akordioa sinatzen den unean. EZIN ZAIO BESTE ESKAINTZA EDO DESKONTURIK GEHITU.

logo-apatpv

Gizarte-hezitzailearen figura sustatzea eta lankidetzako esparru-hitzarmenarekin lotutako jarduerak.

EUSKADIKO ARRETA GOIZTIARREKO LANBIDE-ELKARTEA

Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat gara, 2017ko martxoan sortua eta 2017ko ekainean Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua, arreta goiztiarraren kalitatea hobetzeagatik diziplina desberdinetako profesionalek osatua.

Arreta Goiztiarreko Profesionalen Elkarteen Estatuko Federazioko (GAT) kide gara.

Finantza-eskaintzak

BANCO SABADELL

Sabadell Professional, Banco Sabadelleko profesionaletan espezializatutako unitatea, Gizarte Hezitzaileen Euskal Autonomia Erkidegoko Elkargoarekin lankidetzan aritzearen aldeko apustu sendoa egiten ari da, bere elkargokideen finantza-premia guztiak asetzeko, bere neurrira egindako produktu eta zerbitzuekin.

Profesionalekin dugun esperientziak errealitatearen ezagutza handia ematen digu, eta gure bezeroen beharretan etengabe aurrera egiteko aukera ematen digu.Informazio gehiago edo finantza-aholkularitza behar izanez gero, elkargokideek Banco Sabadellen edozein bulegora jo dezakete, eta han hitzarmenaren eskaintza osoari buruzko informazio zehatza emango zaie. Nahiago baduzue, deitu 900 500 170 telefonora

BOGANFOR (Agintzari, Zabalduz eta Hiruberen ekimena)

Agintzarik eman eta ziurtatutako prestakuntza-ekintzak egin nahi dituzten elkargokideei (Agintzariren laguntzaile izan ziren beste erakunde batzuek ziurtatutakoak ez daude barne), ohiko edizioetan salmenta-balioaren % 5eko deskontua eskaintzea, EZ DAGOELA BESTE ESKAINTZA EDO DESKONTU BATERIK.

IPACE Psikologia Aplikatua

IPACEk eman eta ZIURTATUTAKO prestakuntza-ekintzak egin nahi dituzten elkargokideei (IPACEren laguntzaile diren beste erakunde batzuek ziurtatutakoak ez daude sartuta) salmenta-balioaren % 10eko deskontua eskaintzea ohiko edizioetan, bai aurrez aurreko modalitatean, bai on-line modalitatean, bai modalitate mistoan.

upv_ehu

Lankidetzako esparru-hitzarmenarekin lotutako jarduerak.

EHU/UPV. FACULTAD EDUCACIÓN LEIOA. FEFA/HEFA DONOSTIA

Hitzarmenak ezartzen duenez, bi alderdiek elkarren artean zabalduko dituzte antolatzen dituzten jarduerak, ikastaroak eta hitzaldiak, unibertsitateko ikasleentzat nahiz elkargokideentzat baliagarriak izan daitezkeenak. Gainera, prestakuntza osagarriak, jardunaldiak, praktiketarako orientabideak, sektoreko erakunde eta profesionalekin harremanak eta lanbidearen garapenarekin eta unibertsitate-prestakuntzaren bilakaerarekin lotutako jardueretan parte hartzea elkarrekin antolatzea aurreikusten da.

logo-deusto

Lankidetzako esparru-hitzarmenarekin lotutako jarduerak.

UNIVERSIDAD DEUSTO. FICE. BILBAO/DONOSTIA

Lankidetza-hitzarmenaren helburu nagusia unibertsitateko ikasleen prestakuntza erraztea da. Hitzarmenak lankidetza-esparru orokorra, bi erakundeen parte-hartzea eta ikasleen prestakuntza akademiko eta profesionalarekin duten konpromisoa zehazten ditu.
LogoUNED

Lankidetzako esparru-hitzarmenarekin lotutako jarduerak.

UNED BERGARA-BILBAO-VITORIA-GASTEIZ

Akordioaren helburua da Gizarte Hezkuntzako eta horrekin lotutako graduondokoetako ikasleen prestakuntza hobetzea, informazioa, baliabideak eta prestakuntza-, ikerketa- eta lanbide-jarduerak elkartrukatzea sustatuz.
Honako ekintza hauek aurreikusten dira:
• Hitzaldiak, jardunaldiak eta prestakuntza-saioak.
• Baterako ikerketa-proiektuak.
• Practicumean laguntzea.
• Harremanak sektoreko erakundeekin eta profesionalekin.
• Profesionalak gainbegiratzea eta prestakuntza-beharrak hautematea.
• Graduondoko eskaintzak eta laneratzeko ikasketak diseinatzea.

Lankidetzako esparru-hitzarmenarekin lotutako jarduerak.

UNIR

  1. Elkargokideak UNIReko prestakuntza-eskaintzan sartzeko lehentasunezko baldintza ekonomikoak:
    % 10eko deskontua lehen matrikulan UNIRek eskainitako titulazio guztietan.
    Deskontu komertzial aktibo bat badago, lehen matrikulari % 5 gehiago gehituko zaio.
    % 10eko deskontua ondorengo matrikuletan (graduetarako).
    Ez du kostu gehigarririk izango matrikula ireki edo kudeatzeagatik.
    Legez aitortutako lehen eta bigarren mailako senideentzat eta ezkontideentzat ere izan daiteke onura.
    2. Jarduera akademiko eta kulturaletan laguntzea: biltzarrak, mintegiak, tailerrak, jardunaldiak eta baterako beste ekitaldi batzuk.
    3. Praktiketako zentroekiko lankidetza
    4. Lankidetza profesionala edo teknikoa

Formakuntza

NAZIOARTEKO BITARTEKARITZa ESKOLA (EIM)

Bitartekotza funtsezko konpetentzia bihurtu da Gizarte Hezkuntzaren barruan. Hezkuntza-, familia-, komunitate- edo kulturarteko testuinguruetan, elkarrizketa egituratutik eta gatazkaren kudeaketa profesionaletik esku hartzen jakiteak pertsonengan eta lan egiten dugun inguruneetan aldaketa erreal eta iraunkorrak sortzea ahalbidetzen du.

1/2025 Legea indarrean sartzearekin batera, funtsezkoa da profesionalak Justizia Ministerioko Bitartekarien Erregistroan prestatuta eta akreditatuta egotea; izan ere, aukera emango die beren zerbitzu-zorroa handitzeko eta, horrela, sektoreko lehiakortasuna hobetzeko.

Zer biltzen dute programek?

Metodologia % 100 online eta zure jarduera profesionalarekin bateragarria.
Eduki praktikoak eta eguneratuak
Irakasleen klaustro aditua
Lan-orientazioko eta lanbide-marka hobetzeko modulua.
Harvard ManageMentor Leadership ziurtagiria.

Zure ibilbide profesionalari benetako bultzada ematea baloratzen ari bazara, eskatu konpromisorik gabeko informazioa:
https://n9.cl/l1qws

Prestakuntza, ikerketa eta hedapen profesionala

ADP-CETS

Hitzarmenak prestakuntza-jarduerak, ikerketa eta hedapen profesionala sustatuko ditu, urtero ekintza eta proiektu partekatuen bidez zehaztuta.

Prestakuntza eta hedapen profesionala

BESARKATUZ

Gizarte- eta hezkuntza-esparrura bideratutako prestakuntza-ekintzak, lan-eskaintzak eta ekimen profesionalak zabaltzea. Hitzarmenak prestakuntza-jarduerei buruzko informazioa trukatzea eta jardunaldi, mintegi eta bestelako ekitaldi profesionaletan laguntzea aurreikusten du.

Prestakuntza eta hedapen profesionala

PRESTAKUNTZA BIRTUALEKO NAZIOARTEKO ZENTROA (CIFV)

Akordioak % 20ko deskontua ezartzen du elkargokideentzako eta haien senideentzako prestakuntzan, bai eta profesionalen artean ikastaroak eta lan-eskaintzak zabaltzea ere. Gainera, elkargoak gizarte-hezkuntzarekin lotutako prestakuntzak egiaztatuko ditu, hala nola Espetxeetako Gizarte Hezkuntzako Online Ikastaroa (150 ordu), Aisialdiko, Prestakuntzako eta Baliabideetako Programetako Gizarte Hezkuntzako Online Ikastaroa (150 ordu) eta Lan-orientazioko Prestakuntza Tekniko Aurreratuko Online Ikastaroa (320 ordu). Bi erakundeek jardunaldi, mintegi eta ekitaldi profesionaletan ere lagunduko dute.

Formakutza eta hedapen profesionala

NEURAMA

Elkargokideek eta haien zuzeneko senitartekoek % 10eko deskontuarekin eskuratu ahal izango dituzte erakundearen prestakuntzak, eta deskontu hori beste sustapen batzuekin metatu ahal izango da. Hitzarmenak barne hartzen ditu elkargokideen artean ikastaroak, lan-eskaintzak eta ekitaldiak zabaltzea, jardunaldietan, mintegietan eta tailerretan parte hartzea,

Formakuntza

INNOVA

Elkargokideentzako eta haien senideentzako lineako prestakuntza, matrikula bakoitzeko 10 euroko deskontua aplikatuta. INNOVAk bere plataformarako sarbidea eskaintzen du, material didaktikoarekin, tutoretzekin eta baliabide osagarriekin.

Terapia psikologikoko eta online prestakuntzako zerbitzuak

ONGIZATE

Akordio honen helburua terapia psikologikoko eta online prestakuntzako zerbitzuetarako sarbidea erraztea da, elkargokideei baldintza bereziak eskainiz.

Hitzarmen horri esker, elkargokideek eta lehen eta bigarren mailako senitartekoek terapia psikologikoko saioetara sartu ahal izango dute, 50€ saioko.

Taldeko gainbegiratzea eta prestakuntza

GARAITZA

Akordio honen helburua elkargokideak prestatzea eta taldeak gainbegiratzeko espazioak eskaintzeada. %10eko deskontuarekin.

Prestakuntza online

PSICOLOK

Akordio honen helburua elkargoko gizarte-hezitzaileentzako, lehen eta bigarren mailako odol-ahaidetasunezko senideentzako eta legez aitortutako ezkontideentzako esku-hartze familiarreko prestakuntza ematea da, % 15eko deskontuarekin.