Kaixo elkargokide!
Elkargoan eta unibertsitateen artean garatzen ari garen azterketa-ikerketaren berri eman nahi dizuegu: “Gizarte Hezkuntzaren errealitate profesionalaren analisia Euskadin”.
Lan honen helburua Gizarte Hezitzaileok lanean gauden edota egon gaitezken eremuak definitzea izango da.
Ekainetik gabiltza lanean eta tarte honetan 4 bilera gauzatu ditugu, jada martxa hartu degu, eta momentu honetan aldagaien definizioan murgilduta gabiltza.
Lan hau interes handikoa dela pentsatzen degu eta gogoz gabiltza, EHUko Hefa eta Hezkuntza fakultateko eta Deustoko Hezkuntza eta kirola fakultateko gizarte hezkuntzako irakasleekin batera, guztira 16 pertsona elkartu garelarik.
Jarraituko degu informazioa zuek guztiekin partekatzen!





