Kaixo elkargokide!
Pasa den hilabetean unibertsitate eta elkargoaren arteko beste bilera bat izan genuen. Oraingo honetan batzordearen barne funtzonamendu zehaztu degu, helburuak eta edukiak ordenatuz.
Landutako gaien artean urriak 2ko gizarte hezkuntzaren nazio arteko ekimenen ebaluazioa partekatu genuen, martxan jarri den ikerketaren prozesuaz ere aritu ginen, eta Cartagenan izango den kongresurako komunikazioa aurkezteko ideia ere jorratu zen, besteak beste.





