Elkargoaren eta Unibertsitate-arteko Batzordeak ikasturtean jada bi bilera burutu ditu, irailean eta pasa den astean, esku tartean ditugun gaietan aurrerapenak eginez… ondorengoak landu ditugu:
- Batzordearen helburuak berrikusi eta aurrerantzerako ekintza plana eratzen gabiltza
- Gizarte hezitzialeon profil profesionalaren definizioaren inguruan jarratzen degu lanketa egiten ere, administrazioarekin bilguneak proposatuz (jada aurretik aipatu degun Eusko Jaurlaritzarekin hezkuntza sailarekin bilera proposatuz), elkargotik lizitazio publikoen bilketa eta jarraipena eginez besteak beste
- “EAEko Gizarte Hezkuntzaren lanbide-errealitatearen azterketa ” ikerketa ere martxa hartu du, taldea eratu eta jada hiru bilera burutu ditugu, gogoz eta ilusioz hasiera eman diogu guretzat hain garrantzitsua den gaiari ekiten
- Urriak 2, Gizarte hezitzaileon nazio arteko egunari buruz gauzatutako ekimenak eta ekintzak elkarbanatu eta ebaluatzeko prozesuan





