Joan den asteartean, hilaren 24an, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan, Ainhoa Martín Blázquezek, Gizarte Zerbitzuen Batzordearen ordezkari gisa, parte hartu zuen beste elkargo profesional batzuetako kide eta Hirugarren Sektoreko hainbat erakundetako ordezkariekin batera, Gizarte Zerbitzuen Legea aldatzeko prozesuaren baitan antolatutako Focus Group-etako batean.
Antolatzaileen (Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren) proposamenez, Legearen printzipioei buruzko eztabaida egin zen, hausnarketarako gune bat sortuz eta parte-hartzaileek hainbat ekarpen egiteko aukera izan zutelarik.





