Zu hemen zaude: Home \ KOMUNIKAZIOA \ Berriak \ Noticias \ Gizarte Hezkuntza eta Herritartasuna Jardunaldia

Gizarte Hezkuntza eta Herritartasuna Jardunaldia

 Gizarte Hezkuntzako Euskadiko Elkartegoak GHEE-CEESPV eta Deustoko Unibertsitateak – Gizarte Hezkuntzako graduak- emaitz onak ikusi dituzte bi elkarte hoien eskutik aurreko maiatzaren 13an ospatu zituzten Jardunaldietan, “Gizarte Hezkuntza eta Herritartasuna: ohiko praktika?” izenpean.

 

 

Aurreko maiatzaren 13ko goizean ospatu ziren jardunaldiak baino pixka bat aurretik giro ona eta baikortasuna zen nagusi jendartean. GHEEko web orrian horren berri jakinarazi zen moduan, asteazkenean “Gizarte Hezkuntza eta Herritartasuna: ohiko praktika?” jardunaldiak izan ziren, Bilboko Deustoko unibertsitate eta Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkartegoaren (GHEE) eskutik, eta  Deustoko unibertsitate horretan bertan izan ziren.

 

Unibertsitatearen entzungelara pertsona askotarikoak azaldu ziren, ikasleak, gizarte hezitzaileak lanean zein ez lanean, eta profil ezberdinetakoak, baina ezin ukatu guztiek bat egiten zuten honako ideian: gizarte bateratuago lortzeko sentikortasuna, ilusioa, eta talde oso bat gisa aurrepausoak emateko ametsa.

  

Ekitaldian azpimarratu ziren elkartasunean eta era bateratuan lan egiteko funtsezkoak diren oinarriak. Aurkezpenean parte hartu zuten hiru pertsonek –  Natxo Martínez, Gizarte Hezkuntzako Graduko Koordinatzailea, Josu Solabarrieta, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Dekanoa, eta Roberto Vidal, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoko Presidentea – aldarrikatu zuten gizarte oso batenganako lan egitea, baztertuta egon daitekeen talde bakan barik; modu honetan, anparatuko genituzkeen itzalpean dauden pertsonak, “ahots gabekoak”, eta hoien alde egin, duintasuna merezi duten ondokoak kontuan hartu, gizartean bere lekua dutelako, eskubideak dituzten pertsonak baitira. Modu berean, herritartasuna sustatzeko argi utzi zen zein garrantzitsua den pertsonen arteko laguntasuna, sarea jostea eta haztea, honela besteekin lan egiteko erraztuko luke eta hiritartasuna familia handi bat balitz bezala bistan izango al genuke. Proposamenak esandakoak direla, ezinbestekoa ikusten zuten inguruan dagoen egoeraz jabetzea, aukerak ikustea, inplikatzea, hobera jotzeko konpromezua hartzea, planteatzen diren printzipioak gogoan izatea eta irizpideak aurrean izanda lanean bere erabakiak hartzea. Gainera, oso egokia deritzote gizarte hezitzaileek beraien lekua topatzeari, finkatzeari, bere lekua den hori bilatzeari; bakoitzak ikusi behar du zer eremutan bere ahaleginak eskaini eta bertan bere harri koskorra eman, adibide gisa, oraingo jardunaldi gai-ardatza, hiritartasuna eraikitzea, eskaintzen eta bizitzen ahalik eta jende gehien gurpil berean, amankomunetako espazioetan parte hartuz batera.

 

Jardunaldietako gaiaren inguruan hain aditua den Toni Puigek honako mezu hauxe helarazi zigun: gizarte hezitzailearen paperak balio ikaragarria duela gizartean gizalegea (hiritartasuna sustatzeko oinarria) eratzeko eta hedatzeko, baita gizarte hezitzaileak amankomuneko espazio osasuntsuak eta sortzaileak abian jartzeko ere giltza direlako. Bestetik, Puigek nabarmendu zuen gizarte hezitzaileak lagungarriak direla oso kalean parte hartzeko diren mugimenduak eratzen jarraitzen errazteko, txertatze sozialako helburuarekin edo aldarrikatzeko xedeaz, eta gehiago ere, Puigek gainontzen du mugimendu hauek onuragarriak direla oso beharrezkoak diren baloreak goratzeko eta barneratzeko bidean.

 

Jardunaldian zehar, zenbait elkarte sozialak euren begibista praktikoa elkarbanatu zuten, konkretuki CEAR, Giltzarri eta Zubietxe, eta gainean utzi zituzten horren lagungarri izan zitekeen mamia eta gakoak.

 

Azkenik, nabarmentzea ez bakarrik Gizarte Hezkuntzako Graduko gizarte hezitzaile eta maisu taldeak lehendik egindako lan prozesu guztia baizik eta baita euren ikasleak, ekimenean parte hartu izanagatik. Ikasle batzuek jardunaldira gerturatu zirenen harrera eman ez ezik, norberarentzat hiritartasunaren parte hartzearekin lotura zuzena duen hitzak edo objektu bat ere ekarri dute eta besteei erakutsi, beraien ideia pertsonala, honela elkarbanatuz.

 

Hori guztiak erakusten du hiritartasuna maila txikiagoan zeinen ongi funtzionatu dezakeen, pertsona bakoitzak duena elkarbanatuz edo bere egina eskainiz batera.

  

Dena dela, gogoratu dezagun hiritartasunaren parte hartzearen inguruan hausnartzea ez dela hemen bukatzen, hurrengo urtean, Gizarte Hezkuntzako VIIen Kongresua Sevillan izango da eta, ardatz gaia honen parean joango da, gizarte hezitzaileen lanbidea gizartea eraldatzeko ezinbestekoa den ideiari eutsiz.

Siguenos en:

CEESPV - GHEE

Os damos la bienvenida a la página web del Colegio, que deseamos sigáis visitando, invitando a todos/as a que nos comentéis y planteéis las posibles mejoras que os puedan atender mejor. Continuar

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que ha leído y acepta sus terminos. Si aceptas la política de cookies no se mostrará este mensaje.