Zu hemen zaude: Home \ Using Joomla! \ Using Extensions \ Components \ Content Component \ Article Categories \ GHEE-CEESPVren Aldarrikapena COVID19ren krisian

GHEE-CEESPVren Aldarrikapena COVID19ren krisian

GHEE-CEESPVren Aldarrikapena COVID-19aren krisian

COVID-19aren pandemia sortu dela-eta bizi dugun osasun, ekonomi eta gizarte krisi egoera honetan zehar, GHEE-CEESPV lankidetzan aritu da administrazio publikoarekin gure ekarpen profesionalaren egoera argitzen joateko. Ahaleginak beti bideratu dira populazioan sortutako zaurgarritasun egoerak eta premia maila altua arintzera, izan ere, abiapuntuan ere desabantailan zeuden pertsonengan eragin handiagoa izan baitu krisiak.

Alarma Egoerak populazio osoa eraman du konfinamendura, eta orain, arintzeko prozesuari ekin zaion honetan, eta normaltasuna berreskuratzeko prozesua hasi den honetan, hainbat proposamen adierazi nahi ditugu gizarte eta heziketa esku-hartzearen optimizazioa eragingo duten gizarte politikei heltzeko.

Abiapuntutzat hartuta krisi bat aldaketarako eta hobekuntzarako aukera izan daitekeela, eta aurretik eginiko akatsetatik ikasi eta asmatu denetan indarrak jarrita, DEKALOGO txiki hau aurkezten dugu. Bertan, GHEE-CEESPVk Gizarte Hezkuntzaren lanbidea defendatzeko -eta, ondorioz, herritarren bizi kalitatea oro har hobetzeko- burutu beharreko gidalerroa zehazten da.

PDF Alea

 

  1. Gizarte Hezkuntzako profesional guztiei froga diagnostikoak egitea, esku-hartze arlo batzuetara mugatu gabe. Gure lanbidea, nagusiki hezkuntza harremanean eta giza kontaktuan oinarritzen da; beraz, babestuta egon behar dugu segurtasun irizpideen pean pertsonei lagun egiten jarraitzeko
  2. Norbere Babeserako Ekipoez hornitzea gizarte eta hezkuntza ekintzan dabiltzan profesional guztiak, horrela, artatutako pertsonak ere babestu egiten baititugu.
  3. Alarma egoeran gizarte eta heziketa esku-hartzea ikusgarri egitea eta gizarte eta heziketa esku-hartzeko zerbitzuak etorkizunean Sistema barruan (bereziki Gizarte Zerbitzuetan) indartzea; izan ere, konfinamenduaren arintze honetan xede-pertsona gehiago edo gizarte beharrizan berriak sor baitaitezke, eta horrek harreman eta komunitate izaerako esku-hartze bat eskatuko du.
  4.  Gizarte Hezkuntzaren profil profesionalaren kontratazioa doitzea, Gizarte Hezkuntzako Graduatu, Diplomatu edo Gizarte Hezkuntzako profesional gisa Gaitu direnetara, eta krisi egoera hau ez baliatzea lanbide intrusismo egoeretan erortzeko. Gogora dezagun pertsonekin aktibatutako esku-hartzea bikaintasunez burutu behar dela, haien beharrizanetara doituta eta esku-hartze hori burutzeko erremintak dituen profesionalak kontratatuta, herritarrekiko zuzenbidezko eta konpromisozko ikuspegia erabiliz.
  5.  GHEE-CEESPVk administrazio publikoek (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, udalak), Gizarte Zerbitzuen Sistemak edo beste batzuek (Osasuna, Enplegua, Etxebizitza; Hezkuntza) zuzendutako marko metodologiko, plan edo foro teknikoetan parte hartzea, horien garapen estrategikoan laguntzeko. Hau guztia pertsonak artatzearen optimizaziorako erronka berri bat bezala planteatzen da (bereziki, zaurgarritasun egoeran daudenei begira).
  6.  Gaur egun, pertsona askoren egoera ekonomikoa eta egiturazkoa oso prekarioa izan daitekeela eta, beraz, laguntza beharrean daudela uste dugu; beraz, jarraitu egin behar da gizarte eta heziketa esku-hartze prozesuak indartzen, baliabide material eta egiturazkoak indartzearekin batera, beti ere ikuspegi komunitario batetik
  7.  Batez ere Gizarte Zerbitzuen Sistema eratzen duten eragile eta baliabideekin, baina baita beste sistema batzuekin (Hezkuntza, Enplegua, Etxebizitza, Osasuna) baterako eta kohesionatutako gizarte esku-hartzeen diseinua, zeinetan beti pertsonen beharrizanak jartzen diren artatzearen erdigunean.
  8.  Sistemen (Gizarte Zerbitzuak, Hezkuntza, Enplegua, Osasuna, Etxebizitza) arteko sinergiak sortzea, euskal gizartean pertsonen ondoan egon eta euren gizarteratze prozesuak aktibatu ahal izateko.  
  9.  Administrazio Publiko, Unibertsitate eta Gizarte Hezitzaileen Elkargoaren arteko lankidetza, herritarren beharrizanei erantzuna ematean aurrerakuntza eta berrikuntzan eragingo duten esku-hartze marko metodologikoak garatzeko eta profesionalei laguntza emateko.  
  10. GHEE-CEESPVk etengabe salatuko ditu pertsonen eskubideak urratzen dituzten egoerak, eta administrazio publikoei jakinaraziki dizkie, herritar guztien gizarteratze prozesuak birbideratzeko baliabide instituzionalen erantzunen doiketa baten bilaketan. 

Horrekin guztiarekin, adierazi nahi dugu asko direla funtsezko kolektibo profesionalak (osasun arlokoak, garraiolariak, segurtasun arlokoak, nekazaritza elikagaien ekoizpenekoak, merkatariak…) Eta laguntza sare komunitarioetan herritarren ongintzan lan egiten duten pertsona asko ere tartean daude. GHEE/CEESPVkoek gure aitortza eta eskerrona adierazi nahi diegu; izan ere, krisi hau eta etorriko zaizkigun beste batzuk ere, guztion ahaleginarekin eta erantzukizunarekin baino ezin izango baitira gainditu. Orain, inoiz baino gehiago, beharrezkoa egiten da administrazio publikoek eta gizarte eragileek energiak eta baliabideak inbertitzea krisi honetatik atera eta berdintasunik gabeko gizarte baten ahuldadea gainditzeko.

Hain salbuespenekoa den egoera honek bizi eta hazten gareneko komunitatearen kide guztien partaidetza sustatzen laguntzea espero dugu. Gizartea bidezkoagoa izan dadin bizikidetza balioak eta irizpideak sorraraztea, eta jadanik bazeuden eta krisi honetan areagotu egin diren gizarte zaurgarritasun egoerak arindu ahal izatea.

Amaitzeko, GHEE-CEESPVren aitortza handiena osasun krisi honetan guztian zehar pertsonekin esku-hartze lanetan ibili diren lankide guztiei (askotan egoera prekarioan), izan ere, askotan gure kolektiboaren –eta, ondorioz, artatzen ditugunen- ikusezintasun horren pean jardun baitute. Horregatik txalo bero bat Gizarte Hezkuntzako profesional guztiei, egunero pertsonen ondoan baikaude mundu bidezkoagoa, bizikidetzan, elkartasunean eta maitasunean oinarritutakoa, lortu ahal izateko.

Besarkada bat.

Gobernu Batzordea

 

 

#gizartehezkuntzabeharrezkoada

#leducacionsocialesnecesaria

#gizartehezkuntzazurekin

#laeducacionsocialcontigo

Siguenos en:

CEESPV - GHEE

Os damos la bienvenida a la página web del Colegio, que deseamos sigáis visitando, invitando a todos/as a que nos comentéis y planteéis las posibles mejoras que os puedan atender mejor. Continuar

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que ha leído y acepta sus terminos. Si aceptas la política de cookies no se mostrará este mensaje.