|
Kaixo kide:
Ongi etorria ematen dizuegu ikustatzen jarraitzea nahiko genukeen Elkargoko web orri honetatik. Era berean, modu egokiago batean atartzeko eta hobetzeko asmoarekin,zuen proposamen eta iradokizunak luzatzea eskatzen dizuegu.
Batzordea sortu zenetik, gure nahia eta ahalegin guztia Gizarte Hezkuntzan aritzen garen profesional guztiei zuzendurik egon da eta egun, prozesu honetan aurrera goazen heinean, mezu hau indartzen eta irmotzen jarraitzen dugu.
Honetan oinarrituta, hiru orientazio adierazgarritan oinarrituko den lan proposamen bat jakinarazi nahi dugu: alde batetik, elkargoak Gizarte Hezkuntzako profesionalak ordezkatuko ditu administraritzaren, herritartasun eta profesional beren aurrean; bestetik, lanbidearen izaera teknikoaren garapena ahalbidetuko du, hiritargoari emandako gizaheziketako erantzunak egokituak izan daitezen; eta azkenik, integratzailea izatea, eskuhartze arlo guztien kohesioarekin eta Lurralde historiko guztietako elkargoko kideen partehartzearekin, lanbidea eraikiaz.
Hau aipatuta, prozesu honetan konfidantza eskatzen dizuegu eta elkargoko bizitzan parte hartzeko deialdia egiten dizuegu, honetarako bideak laister azalduko dizkizuegu eta jakinaren gainean izango zaituztegu.
GHEE – CEESPV Gobernuko batzordea
|