| Elkargoko 7/2003 lege sorreraren iragaitzazko bigarren xedapenarekin bat eginez.
Bideratzeko dauden ustezkoak honako hauek dira:
1)LEHENENGO USTEZKOA
Unibertsitateko titulua (lizentziatura edo diplomatura) duten profesionalek eta 93-94 ikasturtea baino lehenago ikasten hasi direnak; Gizarte Hezkuntzaren lanbideari dagozkion betebehar eta funtzioetan hiru urtetako esperientzia egiaztatu beharko dute azken hamar urteetan barne, Elkargoko lege berria martxan jarri zenetik.
2)BIGARREN USTEZKOA
93-94 ikasturtea baino lehenago, Gizarte Hezkuntzaren eremuan heziketa profesionaleko bigarren graduan ikasketa zehatzak burutu dituzten profesionalek. Gizarte Hezkuntzaren lanbideari dagozkion betebehar eta funtzioetan lau urtetako esperientzia egiaztatu beharko dute azken hamar urteetan barne, Elkargoko lege berria martxan jarri zenetik.
3)HIRUGARREN USTEZKOA
Ikasketak 93-94 ikasturtea baino lehenago hasi dituztenak eta Euskal Gobernuarengatik onartuak dauden Gizarte Hezkuntzaren eremuko ikasketa zehatzak burutu dituzten profesionalak. Gizarte Hezkuntzaren lanbideari dagozkion betebehar eta funtzioetan bost urtetako esperientzia egiaztatu beharko dute azken hamar urteetan barne, Elkargoko lege berria martxan jarri zenetik.
4)LAUGARREN USTEZKOA
Gizarte Hezkuntzaren lanbideari dagozkion betebehar eta funtzioetan hamar urtetako esperientzia egiaztatu beharko dute azken hamabost urteetan barne, Elkargoko lege berria martxan jarri zenetik. Lan esperientzi hau 1993. urteko Urria baino lehenago hasitakoa izan beharko du.
ESTATUKO GIZARTE HEZITZAILEEN ELKARGOETAN BURUTZEKO BIDERATZEAK
* Gaikuntza, elkargokide baten baldintzak eskuratu ahal izateko prozesua da titulazio akademikorik ez duten profesionalentzat. Legeak egiten duen aipamenaren inguruan, gaikuntzak soilik elkargokide egitearekin sortzen ditu ondorioak; inolaz ere ez du suposatzen Gizarte Hezkuntzako tituludunak dituzten eskudide akademikoen alderatzea.
Gaur egun, gaikuntza prozesuak Aragoiko Gizarte Hezitzaileen Elkargoan eta Andaluziako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialean zabaldurik daude.
GHEE-ak bi entitate hauekin partehartze hitzarmenak sinatu ditu; honengatik, gure Elkargoak, beste bi Elkargoetako batean gaitzeko eskaera burutu nahi duen Euskal Herriko Gizarte Hezkuntzako edozein profesionalari, informazioa luzatu, eskuratu eta erreztuko dio.
|