|
Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargotik (GHEE) interesgarriak iruditzen zaizkigun aipamen batzuk egin nahi dizkizuegu.
Elkargoarekin honako hau lortu nahi da:
- Arlo desberdinetako elkargune bat eta integrazioa ( Animatzaileak, hezitzaile espezializatuak, helduen hezitzaileak…), formakuntza desberdinetakoak ( diplomatuak eta diplomatuak ez direnak) eta egungo Gizarte Heziketaren errealitatea osatzen duten esperientziak.
- Profesionalak bideratzeko dauden bide desberdinen bitartez, Gizarte Hezkuntzako titulorik ez duten eta horrela eskatu duten profesionalak barneratu nahi dira lanbideak errepresentatzen duen antolamenduan eta rol profesionalean.
- Guzti honek, Gizarte Hezkuntzaren benetazko garapena eta sektorearen etengabeko antolamendua azalarazi eta ezagutarazteko balioko duela pentsatzen dugu.
- Baita era, giza erreferentea izateko, errekonozimendu handiagoa zehazteko, interbentzio botere handiagoa izateko mugen defentsan eta gure lanbidearen edukien praktikan.
Egungo momentuan, lanbideak honako eginkizun beharrezkoak dituela pentsatzen dugu:
- Gure giza funtzioaren errekonozimendua lortu, funtzio hauen ziurtatzearekin eta gure lanbidearen arloetako garapenarekin.
- Lanbidearen benetazko ezarpena eta garapena ezagutu.
- Gizarte Hezkuntzaren arloetako ezarpena sendotu.
- Gizarte Hezkuntzaren irudia sustatu azaleratzeko arloetan.
- Etengabeko hezkuntza eta gainbegiratzea sustatu, kalitatezko interbentzioaren hobekuntzarako elementu bezela, jokaera deontologikoaren esparruan
- Eta zuen interesezkoak eta zehaztu beharra dauzkagun beste batzuk.
Guzti honengatik, lehenago azaldu dugun bezela, Elkargotik ekarpen ugari egin eta burutu ditzazkegula pentsatzen dugu.
Honetarako, Gizarte Hezkuntzako ahalik eta profesional gehienek parte hartzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu; arlo desberdinetako profesionalen parte hartzea bilatuz, lanbidearen garapena, sentikortasun desberdinak…
ildo orokorretan proposatu diren ekarpenak eta piskanaka zehazten joango direnak aurrera eraman ahal izateko Elkargo bat proposatu nahi dizuegu, datozten urteetan errealitate bat izan dadin.
Era honetan, guztiena izango den proiektu batetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Zure eskaera orria GHEE-an eska ezazu.
Gobernu Batzordea
|