:: Castellano ::

 
Hasiera - Lan sailak - Barne komunikazio eta barne antolamendu saila - Komisioiak
 

Barne komunikazio eta barne antolamendu saila

 

KOMISIOIAK

Web Orria

Elkargoko web orriaren edukiak eta formatua diseinatzeaz arduratzen da batzorde hau. Egiturari zegozkion aldaketak egin ondoren, orrialdean agertzen den informazioa sartzen eta eraldatzen lan egiten du batzordeak, informazioa eguneratzeko eta informaziora heltzeko moduak errazteko..

 

Argitalpenak:

 

Boletina:

 

GHEE-CEESPV-ko(Gizaberri) buletin informatiboa argitaratzeaz arduratzen den batzordea da. Batzordetik sail, batzorde eta lan talde desberdinen garapenaren inguruko informazioa jasotzen da. Buletin informatiboaren bitartez GHEE-CEESPVko elkargokideei elkargoaren eboluzioaren eta lanbidearen garapenarekin erlazionaturiko gaien inguruko informazioa helarazten zaie.

 

Aldizkaria:

 

GHEE-CEESPV ren aldizkaria argitaratzeko diseinu eta sorkuntza lanean dabilen batzordea da. Batzorde hau formatuaren diseinuaz, edukiak definitzeaz, artikuluak, dokumentuak eta sekzio desberdinak sortzeaz eta antolatzeaz arduratzen da. Lanbidearen eta elkargoaren inguruan emandako gertakari garrantzitsuez informatzeaz gain aldizkariak, lanbidearen eraikuntza eta garapenarekin erlazionaturiko gaien inguruan teorikoki eta teknikoki ekarpenak egiten saiatuko da. Honetarako aldizkariak bertan landuko diren gaien inguruan mugitzen diren pertsonen edota profesionalen partehartzea bilatzen du, hala nola ekarpenak egiteko gogoak dituen edozein elkargokiderena ere.  

 

Euskara:

 

GHEE-CEESPVko informazioa eta dokumentazioa euskaratzeaz arduratzen den batzordea da. Dokumentuak, albisteak, informazioa euskaratzen lan egiten da, hau da elkargokideentzat informazioa izan daitekeen ororekin (Buletina, web orria, memoria, programa…). Batzorde honek euskaratu beharreko dokumentazioa antolatzen du, eta lan honetan laguntzen duten elkargokideen artean banatzen du.

 

ITZULI


Araudia: Estatutuak - legea 2006-2009ko Egitasmoa: Batzordearen Agurra - Egitasmoa - Egitaraua - Memoria Antolakuntza eta Partehartzea : Gobernu Batzordea - Organoak - Partehartze Lan Alorrak: Elkargokideentzak - Kanpo Harreman - Kalitate - Komunikazio - Administrazio Ordezkaritzak: Araba - Bizkaia Dokumentuak eta Argitalpenak: Buletinak - Argitalpenak Elkargoaren kide egiteko: Elkargoan - Izen ematea - Bideratzea Informazio gunea: Berriak - Lan Poltsak - Curriculum - Formazioa Harremanetarako: Harremanetarako Loturak: Loturak